You are using an outdated browser

In order to deliver the greatest experience to our visitors we use cutting edge web development techniques that require a modern browser. To view this page please use Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11 or greater

Ezagutu gure komunitatearen parte izatearen abantaila guztiak.
Community
HASI SAIOA

Sartu Community-n haren abantaila guztiez gozatzeko.

EGIN BAT COMMUNITY-REKIN

Egin bat orain. Jarraitzaile egiten bazara, abantaila ugariz gozatuko duzu, doan, eta, Lagun edo Kide korporatibo egiten bazara, are onura gehiagoz.

EZAGUTU COMMUNITY

Artea eta kultura maite dituztenentzako eremu berria. Jarraitzaile, Lagun edo Kide korporatibo gisa parte har dezakezu.

EZAGUTU ABANTAILAK
El caballero con la mano en el pecho, 1967

Zaj taldea (Ramón Barce, Juan Hidalgo, Walter Marchetti, Esther Ferrer eta Eugenio de Vicente)
Eskua bularrean duen zalduna (El caballero con la mano en el pecho), 1967
Zilar-gelatinazko inprimaketa paper gainean
Museo Nacional Centro de Arte Reina Sofía
© Esther Ferrer, VEGAP, Bilbo, 2018
Museo Nacional Centro de Arte Reina Sofía Argazki Artxiboa, Madril

El hilo del tiempo

Esther Ferrer
Denboraren haria (happening kolektiboko ekintza: "John Cage-n trena. Galdutako isiltasunaren bila", Boloniako trenbide-sareko trenak, 1978ko ekainak 26–28) [El hilo del tiempo (acción en el happening colectivo «El tren de John Cage. A la búsqueda del silencio perdido», trenes de la red ferroviaria de Bolonia, 26–28 de junio de 1978)]
Zilar-gelatinazko inprimaketa paper gainean
Museo Nacional Centro de Arte Reina Sofía
© Esther Ferrer, VEGAP, Bilbo, 2018
Museo Nacional Centro de Arte Reina Sofía Argazki Artxiboa, Madril

Las cosas

Esther Ferrer
Gauzak (Las cosas)
Performancea
Le Lieu jaialdia, Quebec (Kanada), 1990
© Esther Ferrer, VEGAP, Bilbo, 2018
Argazkia: F. Bergeron

Íntimo y personal

Esther Ferrer
Intimoa eta pertsonala (Íntimo y personal)
Performancea
Palais de Tokyo, Centre d'art contemporain. 2014ko otsailak 14, 15 eta 16
© Esther Ferrer, VEGAP, Bilbo, 2018
Palais de Tokyo, Argazki Artxiboa, Paris

Ba al zenekien...?

Esther Ferrer: artea aktibismo gisa

Didaktika proiektuak erakusketen funtsezko ideiak ematen dizkie bisitariei hezkuntza-eremuen, jarduera berezien eta online atal honen bidez. Oraingoan, Esther Ferrerri (Donostia, 1937) eskainitako erakusketa dela-eta, artista horren ibilbideko funtsezko alderdietan jartzen du arreta gune honek. Performancearen artearen aitzindarietako bat da Ferrer, eta 1970eko hamarkadan hasi zen performancea erabiltzen, errealitatea eraldatzeko tresna gisa. Haren jardun-eremua bi mailatan garatu da: bata, pribatua, barru-barruko alderdiak zalantzan jartzen dituena (besteak beste, sexualitatea edo harreman pertsonalak); eta bestea, soziala, emakumearen gorputza gauzatzat hartzea eta degradatzea salatu, eta gizonaren eta emakumearen arteko berdintasuna aldarrikatzen duena.

Hasiera: Zaj taldea

1964an, Ramón Barce, Juan Hidalgo eta Walter Marchetti musikari eta konpositore esperimentalek Zaj sortu zuten, 1960 eta 1970eko hamarkadetan Espainiako eszena artistikoan egon zen talde abangoardista eta iraultzaileenetako bat. Esther Ferrer 1967an sartu zen taldean, eta hura sendotzen lagundu zuen. Desegin zen arte (1996) egon zen taldean, Hidalgorekin eta Marchettirekin batera. Horrela hasi zen artista taldeak estatu espainolean nahiz estatutik kanpo antolatzen zituen kontzertu, jaialdi eta topaketetan parte hartzen.

Zaj taldearen proposamenek John Cage musikari eta konpositore esperimental estatubatuarraren eragina zuten, eta abangoardiako musika, poesia esperimentala eta performancea uztartzen zituzten. Ekintza horietako gehienek helburu zuten eguneroko bizitzako ekintzak testuingurutik atera eta demokraziaren aurreko Espainian askatasun indibidual eta kolektiboak zituen mugei aurre egitea. Eskua bularrean duen zalduna (El caballero con la mano en el pecho) bezalako ekintzak, Hidalgok eskua Ferrerren bularretako batean duela, asko gustatu zitzaizkien gutxi batzuei, baina gehienek bortizki baztertu zituzten.

Esther Ferrer eta John Cage

1972ko udan, John Cage musikariak eta Zaj taldeak Iruñeko Topaketetan topo egin zuten. Nazioarteko arte-jaialdi hartan, 350 sortzaile baino gehiago bildu ziren, hainbat diziplinatakoak: besteak beste, arte elektronikoa, performancea, bideoartea, poesia, pintura, eskultura, zinema eta musika esperimentala. Espainiako taldearen proposamen urratzaile eta aldarrikatzaileekin txundituta, Zaj taldearen kontzertu-bira bat antolatu zuen Cagek 1973an AEBn eta Kanadan. Bira hartan, besteak beste, Merce Cunningham koreografo eta dantzari estatubatuarraren estudiora joan ziren artistak. 1978an, John Cage-n trena. Galdutako isiltasunaren bila (El tren de John Cage. A la búsqueda del silencio perdido) happening edo ekintza artistiko kolektiboan parte hartzera gonbidatu zituen. Hiru egun iraun zituen, eta egunero Boloniatik (Italia) toki desberdin batera joaten zen tren baten barruan egin zen. Ferrerren taldekideak proiektuaren soinuaz arduratu ziren bitartean, artistak bagoiaren espazioa eraldatu zuen, altzarietako puntu desberdinei hariak lotuta. Hari horiek ez zieten pasatzen uzten bidaiariei, eta, horrela, bidaiariak ere parte-hartzaile bihurtzen ziren. Cagekiko laguntasunak eta haren sortze-ideiek Ferrerren arte- eta soinu-unibertsoa irauli zituzten. Cageri esker, Ferrerrek ulertu zuen mundu honetako edozein zarata zela musika, baita isiltasuna ere.

Espainiako performancearen aitzindaria

Esther Ferrerrek ekintza-artea Espainian barneratzen eta finkatzen lagundu zuen 1960 eta 1970ko hamarkadetan; Ferrerrentzat, performancea oraingoaren eta hemengoaren artea da. Haren ekintzetan, funtsezko hiru elementu daude: presentzia, espazioa eta denbora. Ferrerri asko interesatzen zaio hiru elementu horien arteko interakzioak ikuslearengan duen eragina: ekintza gauzatzen duen pertsonaren presentzia (artista), ekintza modu aktiboan edo pasiboan jaso edo ekintzan modu aktiboan edo pasiboan parte hartzen duten pertsonen presentzia (publikoa) eta ekintza gauzatzeko aukeratzen den espazioa-denbora.

Bere performancetan, artistak eguneroko bizitzako objektuak erabiltzen ditu, eta horiek ohiko funtzioez gabetu. Horrela, egoera zentzugabeak sortzen ditu, eta egoera horiek, ezer zehatza komunikatzeko asmorik gabe, zerbait aurkitzera bultzatzen dute ikuslea. Hainbat aldiz antzeztu du Gauzak (Las cosas); bertan, Ferrerrek, aulki batean eserita dagoela, era guztietako objektuak jartzen ditu buru gainean. Artista bera idulki bihurtzen da, eta pieza horiek hartzen dituen museoa performancea garatzeko testuinguru bilakatzen da.

Emakume aske eta feminista

"Artea egin" ordez, Esther Ferrerrek "gauzak egin" erabiltzen du bere sortze-lana aipatzeko. Esamolde horrek garbi uzten du ez dagoela eroso "artista" kategoriarekin; hala ere, berak ere badarabil, baina soil-soilik jendeak uler dezan zertan diharduen. Haren planteamendu pertsonal eta artistikoaren oinarrian askatasuna lortzeko eta bere idealak ez traizionatzeko nahia dago: horri esker, oztopoak hautsi ahal izan ditu, eta aurrean sortze-aukera mugagabeak zabaldu. Uste osoko feminista da, eta bere gorputza izan du tresnarik onena kultura patriarkala kritikatzeko, baita nagusiki gizonezkoena den eta berak bizi behar izan zuen estatuko eta nazioarteko eszena artistikoan emakumeak duen ikusgaitasuna aldarrikatzeko ere. Horren adibide da, adibidez, Intimoa eta pertsonala (Íntimo y personal) performancea, 1973tik hainbat aldiz antzeztu duena. Bertan, artistak bere gorputza eta beste emakume eta gizonezko batzuena neurtzen ditu, publizitatean eta modan nagusi den edertasun idealizatuaren aurka egiteko.

Jarduerak

Foto reflexiones compartidas

PARTEKATUTAKO HAUSNARKETAK

Ezagutu erakusketa bakoitzaren azken agerpenak, muntaketa-kontuak eta bestelako bitxikeriak museoko profesionalek antolatzen dituzten aparteko bisitaldi hauetan:

Arte arduradunen ikuspegia
Apirilak 11, asteazkena: Petra Joos, erakusketaren komisarioa
Funtsezko kontzeptuak
Apirilak 18, asteazkena: Marta Arzak, Hezkuntza eta Interpretazio Zuzendariordea

*Babeslea: Fundación Vizcaína Aguirre

Informazio gehiago

Foto Encuentro con artistas

TOPAKETA ARTISTEKIN

Martxoak 14, asteazkena, 18:30

Esther Ferrer, Espainian performance-artearen aitzindari izan den artista, bere erakusketaz eta sormen-prozesuaz mintzatuko da Petra Joos erakusketaren komisario eta Guggenheim Bilbao Museoko arte arduradunarekin.

Lekua: Museoko Entzungela

Informazio gehiago

Foto - curso - aproximaciones al arte

IKASTAROA. ARTEA EZAGUTZEN: PERFORMANCEAREN HISTORIA LABURRA

Maiatzak 16, asteazkena, eta 17, osteguna

Álvaro Rodriquez Fominayak, Andaluziako Sorkuntza Garaikideko Zentroko (C3A) zuzendariak, performancearen artearen gakoak, historia, obrak eta protagonista nagusiak ezagutaraziko ditu. Ekimen hau arte garaikidearen inguruko alderdi kontzeptualei eta erreferentzialei buruzko ezagutzak berenganatu nahi dituztenei zuzenduta dago.

Tokia eta ordua: Hezkuntza Gunea eta Museoko aretoak, 18:00-20:00

Informazio gehiago

Foto concierto

KONTZERTUA. ESTHER FERRER ETA MUNDUKO BARREAK

Maiatzak 19, larunbata

Esther Ferrer. Elkarri lotutako guneak erakusketaren eta Munduko barreak lanaren inguruan antolatutako ekintza.

Tokia eta ordua: 105 aretoa, 18:00

Informazio gehiago

Baliabideak

Entzuteko gida eta egokitutako gidak

Entzuteko gida eta egokitutako gidak

Museoko sarrerarekin batera entzuteko gida eskainiko dizute. Horren bidez erakusketa bakoitzeko artelanei buruzko informazio zabalagoa izango duzu.

Informazio-gunean eskatu entzumen, ikusmen edo/eta adimen urritasunak dituzten pertsonentzako audio/bideo gidak.

Entzuteko gidak aditu

bisitaldi-laburrak

Bisitaldi laburrak

Bisitaldi labur hauetan arte edukiak azaltzen dira, modu zehatz eta dinamikoan. Galdetu gaiei, hizkuntzei eta topaguneei buruz Informazio-mahaian.

Prezioa: doako jarduera Museorako sarrera erosiz gero. 20 pertsona gehienez; gutxienez 5 (helduera ordenaren arabera)

Informazio gehiago

Cookien erabilera

Orri honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa eraginkorragoa izan dadin eta zerbitzu pertsonalizatuagoa izan dezazun. Nabigazioarekin jarraituz gero, cookien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu.
Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskura dezakezu gure cookien politika orrialdean