
Esther Ferrer
Denborari berea eman (Dar tiempo al tiempo), performancea, 2006
Hemen gauzatua: INFR’ACTION 06, Festival International d’Art Performances, Sète, Frantzia
© Esther Ferrer, VEGAP, Bilbo, 2018
Argazkia: Sylvie Ferré

Esther Ferrer
Intimoa eta pertsonala (Íntimo y personal), performancea, 1977
Hemen gauzatua: Festival Nouvelles - Danse / Performance,
Frac Alsace, Sélestat, (Frantzia), 2012
© Esther Ferrer, VEGAP, Bilbo, 2018
Argazkia: Éric Didym
Artista
Esther Ferrer
Donostia, 1937
1963an, José Antonio Sistiagarekin batera Donostiako Espresio Libreko Tailerra sortu zuen, eta geroago, Elorrioko Eskola Esperimentala, Bizkaian.
1967an Zaj taldean sartu zen (1964an osatu zuten hura Ramón Barce, Juan Hidalgo eta Walter Marchetti-k) eta ekintza ugari egin zituen, bakarka nahiz taldearekin, hori 1996an desegin zen arte.
1970eko hamarkadaren hasieran Parisera joan zen bizitzera.
Esther Ferrer Zientzia Sozialetan eta Kazetaritzan lizentziatua da. 1975etik aurrera, kultura eta gizarte gaurkotasuna lantzen zuten artikuluak argitaratu zituen hainbat egunkari eta aldizkarietan: El País, Ere, Lápiz, El Globo eta Jano.
Jarduera plastikoari berriz ekin zion argazki, instalazio, koadro eta marrazkien bitartez; lan horiek guztiak zenbaki lehenen seriean edo objektuen sorkuntzan oinarrituta zeuden.
1999an, Veneziako Bienalean Espainia ordezkatu zuten bi artistetako bat izan zen.
2008an, Premio Nacional de Artes Plásticas eskuratu zuen, bere ibilbide artistiko nabarmenagatik. Espainia mailan performancearen aitzindaritzat jotzen da, eta bere lanak —nazioarteko testuinguruan etengabe presente egon denak— eragin berezia izan du artista gazteen belaunaldietan.
2012an, Eusko Jaurlaritzaren Gure Artea Saria jaso zuen, eta 2014an, berriz, Premio MAV (Mujeres en las Artes Visuales), Premio Velázquez de Artes Plásticas eta Prix Marie Claire pour l’Art Contemporain.